2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

Barrikadetarat!

Barrikadetarat! Luigi Anselmik 1930eko hamarkadan idatzi zuen ¡A las barricadas!-eko euskarazko bertsioa da. Breve historia del anarquismo vasco liburutik aterata. Hemen duzue:

Zeru goibelak trumoi hotsetan
laino beltz batek bildu gaitu.
Herio eta min zain izanda ere,
etsaiei aitzi ihardunen dugu!
Munduan ba ote da askatasuna
baino beste deus ederragorrik?

Iraultza-ohial beltzak jaso gora eta
defenda dezagun gartsu eta ausarki.
(birritan)

(hasieratik)

Zutik langileok, gudukatzerat
etsaien osteak garaitu arte.

Barrikadetarat! Barrikadetarat!
Borroka gaitezen iraultzaren alde!
(birritan)

2014(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

Independentzia eta arazo nazionala

Hasi baino lehen, gai  hau oso polemikoa dela jakinda, niri iritsi pertsonala dela adierazi nahi dut. Bestetik, bakoitzak bere iritsiak izan ditzake, eta horiek errespetatu behar ditugu.

Argi dago euskal herritarrok desberdinak garela, penintsula osoan nagusia den oinarri kulturalaren oso desberdinak. Hizkuntza, tradizioa, pentsaera... hainbat gauza banatzen gaituzte Espainiatik. Desberdintasun horiek sentimendu bereizia sortzen dute, hona hemen gure kezka: Noraino eraman behar dugu sentimendu hori? Abertzaltasuna da hori ekiditzen duen mugimendua.

Ni ez nago ez abertzaltasunaren alde, ez kontra, baina jada existitzen den alternatiba erakutsi nahi dut. Hasteko, euskararen egoera txarra onartu behar dugu, dakiten askok ez dute erabiltzen, eta hau ideologia guztietako kideen artean gertatzen da. Horregatik euskararen erabilera normalizatu behar dugu, gauza ez da Euskal Herrietan bakarrik euskaraz egitea, gaztelaniaz bakarrik egitea nahi ez dugun bezala, baina euskaldunen arteko komunikazioa euskaraz egitea sustatu behar dugu. Nire ustez independentziak ez du ahalbidetuko, begira dezagun Irlandaren egoera, hizkuntz gaelikoa ez da estatu arazoa baizik eta hizlarien arazoa. Egoera hau aldatzeko gurekin konpromiso sakona egin behar dugu geure buruarekin, Hizkuntzarekin gertatzen den bezala, kultura eta tradizio guztiekin gertatzen da, gure esku dago hauek mantentzea, eta ez estatu baten esku, Espainiak ezin izango digu euskaldun izatea kendu, eta Euskal Herria independientea ez gaitu euskaldunagoak egingo.

Ni ez nago independentziaren kontra, guztiz kontrakoa, Euskal Herrien subiranotasuna onartzea ez legoke txarto egongo, baina kontuz jokatu behar dugu. Estatu berri baten eraketa gure kontra joan daiteke, ez dakigu nola izango den sistema politiko berria, ezta zer gertatuko den gaur egun dauden mugimendu antikapitalistekin. Nik estatuan kartzela ikusten dut, eta euskaldunok benetan askatasuna lortu nahi badugu, beste bide batetik joan behar gara. Bada Euskal Herrien federazioa proposatzen duen mugimendua, batzarreren bidez herritar guztion parte-hartzea ziurtatzen duena, Anark Herria bezala ezagutzen dena.


Bakoitzak nahi duen bidetik borrokatuko du, ni ez nago guztiz ados ideologia honekin uste dut borroka internazionalki eraman behar dela aurrera, eta zatiketa bakarrik prozesua luzeagoa egiten du. Baina, nork daki?, baliteke gaur Espainia mailan borrokatzea eta bihar Euskal Herri mailan, ez dut ezer baztertzen. Dena den, nire helburua berdina izango da, gizaki ororen askatasuna. Autogestioan  eta elkarlaguntzan oinarritutako sistema internazionala.
"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera, bakoitzarentzat bere beharraren arabera."

Gora askatasuna eta gora gu!!!
Eskerrik Asko

2014(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

Gazte Libertarioak

Euskal Herrietan anarkisten koordinazioa faltan dela ikusita eta gazteok borroka aurrera eramateko modurik ez dugunez Gazte Libertarioak eratzea erabaki dugu lagun batzuk. Iniziatiba hau hegoaldeko lau herrialdetan aurrera eramateko prest gaude, talde bakoitzak bere antolakuntza independentea izanik, baina oinarri berdina. Horregatik jende bila gaude, lan handia dugu aurretik baina gogo handiak ere ditugu, eta beraz gure esku dagoen guztia egingo dugu anarkisten gaztedi hau aurrera eramateko, elkartasuna nahi dugulako, askatasuna nahi dugulako. Testu hau probisionala da eta baliteke geroago puntu batzuk aldatzea:

Gure printzipioak:
  • Askatasunaberdintasuna eta elkarlaguntza dira gure hiru zutabe nagusiak, hauetatik abiatuz gizarte berria eraiki nahi dugu. Arrazakeria eta sexismoa guztiz ezabatzea nahi dugu, eta autoritatearen kontra joko dugu, desberdintasun guztiak desager daitezen. Bestalde Naturari merezi duen errespetua eman behar diogula uste dugu. Gizartea komunismo libertariora ailegatzea da gure helburu, hau baita berdintasuna eta askatasuna ziurtatzen duen sistema bakarra.
"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera, bakoitzarentzat bere beharraren arabera"

Gure helburuak: 
  • Gogoeta librea sustatzea, gizartea pentsatzen hastea nahi dugu, kritikatzera eta mugitzera. Jendearen pentsamendu autokritikoa esnatzea munduaren ikuspegi alternatiboa ia inork planteatzen ez duen sistema honetan.

  • Anarkismoaren ideiak gizartean eta batez ere gazterian zabaltzea, batez ere anarkismoa duen irudi txarra ezabatu nahi dugu, ez gara terroristak ezta antisozialak, guztiz kontrakoa, komunitateetan antolatzen den gizarte aske batean sinesten dugu.

  • Anarkismoaren ideiak praktikan jartzea, ekintza zuzenaren bidez (norberak bere arazoak konpontzen ditu erdikaririk gabe) gizartea autogestioa eta elkarlaguntzarantz bideratu nahi dugu, eta gure askatasuna mugatzen dituzten instituzioen kontra ere joango gara.

    Info gehiago:


    2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

    Ikusi eta irakurri behar dituzun 2 film eta liburu (3. zatia)

    La lengua de las mariposas 1999

    Moncho, 8 urteko mutila, herri txiki batean bizi da, errepublika garaian. Eskolara joateko beldurra du, uste duelako bere irakasleak joko duela, baina irakaslea errepublikanoa eta oso jakintsua da eta umeei hezkuntza ezberdina irakasten die.




    The Edukators (Los edukadores) 2004

    Jan, Peter eta Jule mundua aldatzeko gogoekin dauden hiru gazte dira, "edukatzaileak". Beraien ekintzak dirudunei beldurra sartzen datzate, dirudunen masioen gauzak lekuz aldatzean. Baina, egun batean, gauzak ez dira haiek nahi duten bezala ateratzen eta erabaki zaila hartu behar dute.





    El anticristo - Friedrich Nietzsche

    Liburu honetan Nietzschek elizari eta kristautasunari kritika handia egiten dio, klero osoa zalantzan jarriz. Nietzscheren filosofia konplexua bada ere, liburu honek oso idei argiak ematen ditu erlijioari buruz, zergatik izan behar dugun ateoak jakiteko.

    PDF: http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l027.pdf


    La ley y la autoridad - Piotr Kropotkin

    Honetan Kropotkinek legea eta autoritatea aztertzen du, liburu laburra da baina zehatza. Nondik ateratzen dira legeak? Zertarako balio dute? Zergatik dira eta zergatik ez dira beharrezkoak? Zer da autoritatea? Horrelako galderei erantzunak ematen dizkie. Benetan liburu hona irakurtzeko.

    PDF: http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l071.pdf

    Liburu gehiago: http://www.kclibertaria.comyr.com/libros.html

    2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

    XXI. mendearen gizartearen arazoa

    Zergatik gizartea ez du erantzuten? Zerk eragiten du gure sumisioa? Milaka bira eman dizkiot arazo honi, eta kausak ugariak izan daitezke: desinformazioa, kapitalismoan sinestea, zure jabetzak galtzeko beldurra izatea... Baina, gogoeta asko egin ondoren, nire ustez gizarte honek duen lehenengo arazoa gogoeta falta da. Asteburua noiz ailegatuko den, ea zer jantziko dudan, lanera/eskolara joan behar izatea, gure taldea irabazten duen... dira gure kezka nagusiak, baina oso gutxi kezkatzen gara munduaz, munduak ez du lekurik gure buruan. Gainera gure kezkak azalekoak dira, ez dira izan beharko luketen gogoeta sakonak.

    Arazoak oso ugariak dira, ez da horregatik izango. Ekologismo aldean gure planeta pikutara doa literalki, suntsitzen dugu Lurra gero erreko ditugun erregaiak lortzeko, planeta gehiago hondatuz, ez dugu hartzen beharreko ikuspuntua eta gure nahiera lapurtzen diogu Naturari eskaintzen digun guztia, eta geu gara lehenengo kaltetuak. Politika mailan egunero gezurrak esaten digute, baina guk ez dugu konfiantza galtzen eta hurrengo bozketan besteari ematen diogu botoa. Gizarte mailan gure eskubideak egunero murriztuak izaten dira (Hiritar segurtasun legea, abortuaren legea, LOMCE...) eta gainera murrizketa ugari egiten dituzte gure zerbitzu basikoetan.

    Zeren zain gaude? Hurrengo hauteskundeen zain? Ez izan beraiek nahi duten hiritarra, eta ireki zure burua, mass mediak egunero gezurrez betetzen duen burua. Gogoeta egin ezazu, ea zer egin dezakezu mundua hobetzeko, eta zure ingurukok gogoetarazi  itzazu. Zure pentsaeraren askatasuna bilatu eta besteei lagundu bilatzen. Pentsatu aske eta hasi mundu hobe batez borrokatzen.



    GAMONAL, aparteko kasua:
    Duela gutxi dakizuenez Gamonalen jendea altxatu da 8milioi euroko boulevard eraiki nahi zutelako. Auzoa eta Burgoseko hiria diru hori beste gauza batzuetarako behar du, baina udaletxeak bere lagunei laguntzea nahiago du, lan hauekin bere inguruko enpresei dirua emanez. Hortaz jendea altxatu eta mobilizatzen eta borrokatzen hasi da, beraien nahia eta beharra defendatzen.
    Beraiekin guztiz ados nago, han egiten ari direna leku guztietan egin beharko genukeelako gura ahotza entzun dezaten. Beraz, Urtarrilak 17 ostirala, denok egingo diren mobilizazioetara.

    Denok gara Gamonal.



    2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

    Dokumental interesgarriak (2. zatia)

    Hemen uzten dizuet gai ezberdinetako dokumental interesgarrien hurrengo tanda:

    Earthlings: noraino doaz animalien eskubideak? Dokumental oso ona animaliek jasotzen duten tratuei buruz. (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)





    BAJO LA CAPUCHA: Yo tapo mi cara, tú tapas la realidad: Dokumentala autogestionatua estatuaren konfliktuaren ikuspegi alternatibo bati buruz. (Gaztelaniaz)



    Neonaziak: La Sextako Equipo de investigación egindako dokumentala naziei buruz. Oso ona. Dena den gogoratu mass media guztiak berdinak dira eta La Sexta ez da salbatzen, beraien berrietan ere manipulazioa dago. (Gaztelaniaz)





    Batzarre: Herri alternatiboa eraikitzeko modua, estaturik gabe, berdintasunean oinarrituta.  (Euskaraz, subtituluak gaztelaniaz)


    Azken dokumental honekin lotuta dokumentalaren parte-hartzaile baten liburua gomendatzen dizuet, Comunidades sin estado en la montaña vasca, Itziar Madina eta Sales Santosena.


    Liburu honetan Euskal Herrietako giz antolakuntza zaharra aztertzen du, eta hauen eboluzioa azaltzen digu, nola berdintasunean eta elkarlaguntzan oinarritutako komunitateak, komunitate hierarkikoak bilakatu ziren.



    Sugerentziarik badituzue bidali itzazue nire e-postara edota twitterren bidez, gogoz argitaratuko ditut hurrengoan.


    Eskerrik Asko

    2014(e)ko urtarrilaren 12(a), igandea

    Zergatik EAJk egin zuen U11rako deia

    Hasi baino lehen, hau nire iritzi pertsonala da, bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

    Velasco epaileak Tantaz Tantaren manifestazioa debekatzean EAJk arazo larri bat zeukan bere mahai gainean. Guztiok dakigu U11rako espero zen jendetza, 100.000 pertsona gutxienez, haietako gehienei, guztiak ez esateagatik, berdin zitzaien legala edo ilegala izatea. Askok bazeukaten autobusa hartuta eta Twitterren, esatebaterako, #NiBanoa estatu osoko tendentzia bilakatu zen eguerdian.

    EAJk polizia gehiena deitu zuen, zerbitzuan ez zeudenei eta guzti. Zer gertatuko zen? 100.000 pertsona baino gehiagoko manifestazio ilegal baten kontra kargatu beharra izango zuten. Gehienak, karaga egoteagatik korrika hasten badira benetako arazoa izango zuten. 100.000 pertsona korrika nora joan jakin gabe, hildakoren bat egongo zen bakarrik zapalkuntzen ondorioz. Haietako batzuk poliziaren kargen ondorioz berotuko ziren, eta disturbio ugari egongo ziren zauritu askorekin eta ez dakigu zer gehiagorekin.

    Aurreko hori gertatzen bazen EAJ oso kaltetuta aterako zen, hurrengo hauteskundeetan arazo larriak izango zituen, seguraski lehendakaritza galduko zuen. Gainera, manifestazio berria konbokatzeak boto intentzioa igo dio EAJri, oso ziur nago horretaz, 130.000 pertsonako manifestazio pazifikoa lortu zuen eta. Eta gogora ezazue hilabete gutxi barru Europarako hauteskundeak izango direla...

    Eskerrik Asko


    2014(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

    Kursore anarkistak

    Hemen uzten dizuet kursore batzuk zuen saguaen gezien irudia aldatzeko. Punteroa, normalean gezia, A anarkista da. Kargatzen irudia, normalean harezko erlojua biratzen dena, izar beltza da, gorriz betetzen denaren animazioa duena. Link hautapena esku-beltza da, eta hainbat gehiago. Hobe probatzen badituzue zuen kabuz, azaldu baino.
    Oharra: Punteroa erabiltzean, A anarkista, goiko eskinarekin egiten da click.



    Jartzeko, Windows 7 baduzue egin click eskumako botoiarekin mahaigainean eta aukeratu "Pertsonalizatu"

    Irekitzen zaizuen lehioan emaiozue "Aldatu sagu-erakusleak"-i

    Honako lehioa irekiko da:

    Eman doble click aldatu nahi dituzuen irudietan, bilatu deskargatutakoak gorde dituzuen karpeta, eta 
    hautatu hoiek, izenetan begiratu zein den zein jakiteko:

    Behin eginda ez ezabatu artxiboak, bestela joango kurtsoreak hasierakoetara bueltatuko dira.

    Zalantzarik izatekotan idatzi nire e-postara.

    Eskerrik Asko

    2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

    Azken egun hauetan berriro blogarekin jarri naiz, interesgarria egitea gustatuko litzaidake, beraz, zuen iradokizunak ongi etorriak dira, bidali itzazue euskalanarkista@gmail.com-era edota twitterren bidez.

    Eskerrik Asko

    Dokumental interesgarriak (1. zatia)

    Hemen uzten dizuet gai ezberdinetako dokumental interesgarri batzuk:

    Zeitgeist: erlijioa, Irailak 11 eta kapitalismoa (Gasteleraz, ingelesetik itzulita)




    Petroleoaren garaiaren amaiera: (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)




    Zer da frackinga?: laburra (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)




    Gasland: AEBtan filmatutako dokumentala, frackingaren kalteak aztertzen duena. (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)




    Texas Sunrise: giza askapena. (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)



    Lucio: Lucio Urtubia, anarkista, lapurra, falsifikatzailea eta batez ere hargina. Nafarroako anarkista, Fisrt City Bank porrotara eramateko hurbil egon zena. (Euskaraz, gaztelaniatik itzulita)




    Néstor Magnó: anarquismoa Ukranian Errusiako iraultza eta gerra zibilaren bitartean. (Gaztelaniaz)





    Buenaventura Durruti: (Gaztelaniaz, subtituluak ingelesez)




    Sugerentziarik badituzue bidali itzazue nire e-postara, euskalanarkista@gmail.com, edota twitterren bidez, gogoz argitaratuko ditut hurrengoan.


    Eskerrik Asko

    2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

    Askatasunaren kontzeptua

    "Hegoak ebaki banizkio
    nerea izango zen,
    ez zuen aldegingo.
    Bainan, honela
    ez zen gehiago txoria izango
    eta nik...
    txoria nuen maite."


    Mikel Laboaren olerkiak askatasuna deskribatzen duen egoera, askatasunaren egoeraren murrizketa baino ez da, baina zer da askatasuna?

    Askotan askatasuna behar dugula esaten dugu, herri hau edo bestea askatu behar dugula, baina nola eska dezakegu askatasuna ez badakigu zer den? Askatasuna ondo ulertzeko lehenik eta behin konturatu behar dugu askatasun mota asko daudela, askatasun ekonomikoa, politikoa, soziala, pentsaera askatasuna, askatasun kulturala... Baina guk normalean orokortzen dugu, eta hori da gure lehenengo akatsa.

    Askatasuna mugen eza dela esan dezakegu, utopia hutsa. Mugak gure nahia gelditzen dituzte eta gure bizitza osoan zehar egin nahi duguna debekatzen. Muga horiek boterea dutenak jarri zituzten eta benetako askatasuna lortzeko mugak nahiz boterea suntsitu behar dugu. Boterea suntsitu ezean muga berriak jarriko ditu, eta hori ez da askatasuna lortzeko bidea.



    Muga ekonomikoak > Askatasun ekonomikoa

    Guztiok ezagutzen dugu kapitalismoa, zelako esplotazioa den eta zer nolako gizarte egoista eratzen duen. Baina sistema honek kapitalaren inguran biratzen da, eta dirua ez da kapital bakarra, balore duen edozein merkantzia (urrea, artoa, esnea, egurra...) kapitala izan daiteke. Beraz, askatasun ekonomikoa lortu nahi badugu, dirua suntsituz aparte, merkantziei duten balorea kendu behar dizkiegu. Hau da jabetzarik gabeko gizartea eraiki behar dugu, non merkantziak beharraren arabera, eta ez boterearen arabera, banatzen dira.

    "Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera,
    bakoitzarentzat bere beharraren arabera."



    Muga politikoak > Askatasun politikoa

    Demokrazia edo demagogia, sozialismoa edo faxismoa... sistema politiko guztiak gauza bera dute amankomunean, legeak bere nahiera eratzen dituzten taldeak daudela boterean. Berdin da nol aukeratu diren, iraultza bat et gero ezarri badira, herriak botoa emanez aukeratu baditu edota estatu kolpe bat eta gero lortu badute, %99ko kasuetan legeak bere nahietara eta beraien onurako jarriko dituzte. Eta zer dira legeak ba, gatazka baten aurrean bi bide daude, bata erraza da eta bestea zaila. Demagun nik nire auzokideari ogi puska bat lapurtu diodala, biderik errazena lege bat jartzea izango zen hori debekatzen. Baina hori ez da biderik onena, gure gatazka ondo aztertu behar, zeren eta baliteke nik aste bat jan gabe eramatea, eta hori iztea lapurretara bultzatu didana, eta nire gosea da konpondu behar dena eta ez lapurreta. Legeak partxeak baino ez dira, arazoak errotik konpondu behar dira.

    "Ignorantzia gizartearen erroan dagoenean eta desordena espirituetan, legeak ugariak izaten dira. Gizakiak legeriatik dena espero du eta lege berri bakoitzak gezur berria izan ohi da; legeari eskatzen diotena bakarrik beraietatik lor daiteke, beraien hezkuntzatik, beraien ohitura egoeratik."



    Muga sozialak > Askatasun soziala

    Honako hau goikoarekin erlazionatuta dago, askotan gizartearen askatasuna bilatzen dugu, nahi ditugun gauzak egitea. Hori legeen bidez murriztu egiten da, txarrena askotan lege horiek proposatzen dutenak askatasuna nahi duten berdinak dira. Kontrolpea eta segurtasuna nahiago dugu, askatasunaren beldur gara. Baina ez da askatasuna txarra izango delako, gehienbat aldaketaren beldur gara, hau da, konformistak gara. Horregatik, faxismoan txarto bizi den pertsona bate nahiago du faxismoarekin jarraitzea, eta demokraziarekin gauza bera... "Hobe txarra eta ezaguna, berria eta ona baino." Hori da askatasun sozialaren helburua, aldaketari beldurra daukagun beldurra kendu behar dugu.

    "Gizakiaik, batez ere superstiziosoa denan, existitzen den edor gaza aldatzeari beldur dauka; gehienetan zaharra dena gurtzen du."



    Pentsaera mugak> Pentsaera askatasuna

    Lortzeko zailena da, dudarik gabe. Boterea dutenek asko mugatzen dute atal hau, pentsaera mugatuz gero edozein gauza onartzeko gai baikara. Hemen dugu gure borrokarik garrantzitsuena, pentsatzea, pentsamendu autokritikoa garatzea. Jende gehienak ez du ezta bost minutu ematen bere buruari, nahiago dugu dena ematen diguten bezala sinestea. Mass media horretaz aprobetxatzen da, ez dugunez pentsatzen esaten duten edozein gauza sinesteko gai gara. Hemen dago askatasuna osoa lortzeko oinarria, pentsatu eta zabaldu, guztiok entzun dezaten, zure burua ireki munduari eta munduaren burua ireki. Pentsaera askea izan ezean, ez da inolako askatasunik egongo. Pentsatu eta pentsararazi.

    "Pentsatzea pentsamendua besteei komunikatu gabe ez luke sentsurik izango."



    Muga kulturalak> Askatasun kulturala

    Azkenerako utzi dut hemen daukagun arazoa larria baita, abertzaletasuna. Abertzaletasuna egoteko lehendik eta behin aberri bat egon behar da, aberria eremu batean dagoen oinarri kulturala babesteko eratzen den eremua da. Jakina abertzaletasun maila desberdinak daude, muga mailak ezberdinak, txarrenetakoan Hitler edota Sabino Arana aurki ditzakegu, bi hauek beraien kulturak beste kulturen eraginez galtzen ari zirela uste zuten, horregatik beste kulturak beraien herrialdetatik kanporatu nahi izan zituzten. Tontakeria hutsa da kultur eremu bati mugak jartzea, hori eginez gero zure kultura mugatzen ari zara, kultura gure barnean dago, geu gara kultura eta ez herrialdea. Gure eraginean dago gure kulturaren aurrerakuntza eta babesa, nik artikulu hau euskaraz idaztean gure kulturari bultzada bat ematen ari diot. Ez izan internazionalismoaren beldur, hori izango baita kultura ororen goreneko puntua. Estatu berriak bakarrik arazo berriak ekarriko ditu.

    "Sentimenduen aldean jartzen bagara, anarkista batek ere ez du ukatuko jaio zen lurrarekiko maitasuna (bere paisaiari, hizkuntza, tradizioak, etab.)"






    Eskerrik Asko

    2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

    Euskal Herrian gaztedi libertarioak eratzen sailatuko gara, momentuz ez dugu asko erabaki, baina jendea behar dugu, parte hartu nahi izanez gero idatz nazazu euskalanarkista@gmail.com-era.



    Eskerrik Asko

    2014(e)ko urtarrilaren 6(a), astelehena

    Libertaria: the Commune (sare sozial anarkista)

    Atzo bertan sare sozial berri hau ezagutu nuen. Anarkisten arteko sare soziala da, duela gutxi eratua, eta hainbat tresna ditu eztabaidatzeko, musika eta bideoak konpartitzeko, inkestak, foroak... Beste sare sozialen antzera norberak bere profila du, gustoko dituen argazkiak igo ditzake, lagunak gehitu, chata dauka...

    Sare sozial interesgarria da, momentuz 200 pertsona baino pixka bat gehiago daudenez barne, erabilitako hizkuntza ingelesa da. Baina seguraski gutxi barru sarea askoz handiagoa egingo da.

    Hemen uzten dizuet helbidea:
    http://www.libertaria.a-revolt.org

    Nire erabiltzailea:
    Euskal Anarkista

    Ikusi eta irakurri behar dituzun 2 film eta liburu (2. zatia)

    Hemen uzten dizuet bi film eta bi liburu gehiago.

    Libertarias 1996

    Espainako Gerra Zibilaren lehenengo egunetan, bere komentutik ihes egiten duen moja batek emakume miliziano talde feminista batekin egiten du topo, Mujeres Libres. Haiekin gudara joango da, Aragoira, eta bere mundua ikusteko ikuspuntua guztiz aldatuko da.




    K-PAX 2001

    Prot, beste planetatik datorren uztezko gizona, ospital psikiatriko batera eramaten dute. Han kideei bere paradisua azalduko die. Azken mementuan guztiek, medikuak barne, bere errealitatea sinetsiko dute eta berarekin joan nahi izango dute K-PAXera.





    La Conquista del Pan - Piotr Kropotkin

    1892an Parisen argitaratuko lana da, dudarik gabe Kropotkiren lanik onena.Honetan kropotkinek sistema ekonomiko-politiko-sozialaren analisi sakonaeguten du, kapitalismoaren akatsak azaleratzen eta bere alternatiba ematen, anarko-komunismoa. Bere sistema elkar laguntzan eta koperazio boluntarioan oinarritzen da.

    PDF: http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l066.pdf


    Comunismo Autoritario y Comunismo Libertario - Max Nettlau

    Liburu honetan Max Nettlauek ohiko komunismoaren (autoritarioa) eta komunismo libertarioaren (anarko-komunismoa) arteko diferentziak azaltzen dizkigu. Anarko-komunismoa zertan oinarritzen den jakiteko liburu ona da, baita ikusteko ohiko komunismoa alternatiba bat duela.

    PDF: http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l012.pdf

    Liburu gehiago: http://www.kclibertaria.comyr.com/libros.html

    2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

    Txo, esnatu!

    Egunak pasa ahala txarrerago doa gizarte kapitalista hau. Gure eskubideak murrizten dituzte, murrizketa publikoak egiten dituzte, jendea etxetik eta lanetik kaleratzen dute... Baina, lasai egon, hi oraindik hire etxea, lana eta kotxea daukan/k; mugikorra, ordenagailua eta telebista daukan/k. Ez ahal duzu ikusten aldaketa beharra dugunik? Sistema honekin ezin dela jarraitu?


    Kapitalismoak aberatsa-txiroen arteko ezberdintasunak handitzen ditu. Kapitalismoan bizi den edozein pertsonak hezkuntza jakin bat jasan du, horren arabera dirua ezinbestekoa dela sinestarazi diote. Nagusia izatean diruaren bila joango da, bi aukera ditu, dirua lortu eta besteei oportunitatea kendu (hauek bizitza txarrena jasango dute) edo porrot egin eta txiro bizi, etxerik, janaririk eta ezerrerik gabe.

    Beste batzuk beindekatu edo kondenatu jaiotzen dira. Dirudun baten seme-alaba bazara sitema honen arabera triunfadorea izango zara, txarrena horrelako jendeak bere ingurukoek kontuan hartzen ez duela da. Bera aberatsa egiten den bitartean besteek txiroagoak. Bestaldean txiro jaio direnak daude hirugarren munduan edo lehenengoan, pertsona hoiek edo gosez hilko dira edota fabrika batean esplotatuak izango dira soldata ziztrin baten truke.



    Gainera, txiro diren hainbat herrietan gerra gogorrak daude haien materia primak ustiatzeko, koltan adibidez. Koltana sakelakoak egiteko erabiltzen den materiala da, oso garestia ordaintzen da eta horregatik Afrikako hainbat herrialdetan liskarrak daude material hau dela-eta.




    Bestalde kapitalismoaren helburu bakarra dirua da, horren arabera beharrezkoa izan liteke hainbat matera prima lortzea edota industria irekitzea. Berdin da baso bat erre behar bada etxebizitzak eraikitzeko edo ibai batera produktu kutsagarriak botatzen badira. Lurraren eduki onena ezabatzen ari gara, Natura suntsitzen ari gara.



    Aldaketa-klimatikoa Lurra suntsitzen ari da, azken 30 urteetan artikoaren izotzaren hiru laurden desagertu egin da. Badirudi Lurra hotza mantentzen duen hozkailua irekita utzi dugula. Honen eragile handiena petroleo eta haren deribatuen errekuntza, eta zergatik? Diru asko ematen diolako hainbat enpresei eta gobernuei inpostuak direla-eta. 



    Milioika espezie desagertzea egin dugu eta oraindik egin ez dutenei gutxi falta zaie, biodibertsitateari dibertsitate zatia kendu beharko diogu. Baina, berdin da, dirua lortu nahi dugu, ez da inporta animaliak desagertzen badira haien larruekin eta haragiekin dirua lortzen badugu. Amazonaseko basoak erretzea ere ez da ideia txarra, errez gero soja landatu ahal izango duzu gero gure etxeetan jaten ditugun animaliak elikatzeko.


    Baina, aurreko bi eraginak ez dute garratziarik honekin konparatuta, kapitalismoa gezurraren sistema da. Horretarako demokrazia erabiltzen du, hau da lau urtero zure iritzi kontuan hartuko ez duen politikaria aukeratzea. Bera zutaz egingo du barre, dirua lapurtzen eta zuri kalteak egiten, baina lasai, ez zara konturatuko, horretarako medioak dituzte, gezurretan ibiliko dira zure lasaitasunerako. Gainera, entretenituko zaituzte telebasurarekin



    Eta, gezurrataz konturatzen bazara? Hemen ez da inor mugituko, eta mugitzen bada komodina dute, polizia. Erreprezioari ekingo dio, berdin da noren kontra joko duen, beraiek, militarrak bezala, gezurretan aritzen den estatuaren eskua dira, beraien aginpean ibiltzen dira. Ez dago gehiagorik, ACAB.



    Lau urte pasa ondoren beltza aukeratu beharrean zuria aukeratuko duzu, beste irudia, beste metodoak, beste promesak, beste hitzak, baina helburu bera, dirua lortzea eta zu kontrolatua mantentzea.


    Zenbat denbora eman behar dugu gezur honetan bizitzen?, Aski da! Altxa zaitez, kalera atera, borrokatu, ez erosi multinazionalak saldutako arropa edo produktuak, ez bozkatu, ez isildu, ez sinetsi haiek esaten dutena eta garrantzitsuena, ez etsi. Kapitalismoarekin amaitu. Gora borroka antikapitalista!


    Eskerrik Asko

    2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

    Ikusi eta irakurri behar dituzun 2 film eta liburu (1. zatia)

    Noizean behin filmak eta liburuak gomendatuko ditut, honetan bina izango dira.

    V for Vendetta 2006

    Inglaterrak faxismoaren menpe amaitu du, beldurrak jendea Adam Suttlerren alderdiari botatzeari behartu zuen. V deitutako gizon enmaskaratua gauzak aldatzen sailatuko da, 1605an Guy Fawkes bezala, parlemantuaren kontra atentatzen zailatuko da. Baina, bidean Evey ezagutuko du, eta planak aldatuko dira.
    Iraultza egiteko modu alternatiboa aurkezten du filmak, edozein antifaxistak ikusi beharko zuen.




    Land and Freedom (Tierra y Libertad) 1995

    David Car ingelesa lanik gabeko Britania Handiko Alderdi Komunistaren jarratzailea da. Britania Handitik joatea erabakitzen du, Espainiako gerra zibilean laguntzeko. Penintsulara ailegatzen denean POUMeko (Partido Obrero de Unificación Marxista) kideekin batzen da. Gerran alderdi honeko milizi batean borroka egingo du.
    Gerra zibilaren nondik norakoak ikusten dira, baita milizien eta Nazioarteko Brigaden arteko liskarrak ere.



    La ideología anarquista - Angel J. Cappelletti

    Anarkisten biblia ere deitua. 1985ean idatzitako liburua da, anarkiaren ideologiaren sitesia. Liburua ez da oso luzea eta bi zatitan banatuta dago, lehenengoan ideologia anarkiasta nolakoa den azaltzen digu. Bigarren zatian anarkismoaren eboluzioa eta anarkista nabarmenen historia kontatzen digu.
    Anarkista izanez gero irakurri behar duzu, dena den pertsona orori gomendatutako liburua da, ideologia berria ezagutzeko primerakoa.

    PDF: http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l069.pdf


    A los jóvenes - Piotr Kropotkin

    Kropotkin, anarko-komunismoaren teoriko inportanteena, liburu honetan gizarte ezberdintasunei buruz hitz egiten gaitu. Gaztea bazara (berdin da anarkista, komunista, sozialista edo bestelakoa izatea) irakurri behar duzu. Gazteei zuzendutako liburua da, buru iraultzari ireki dezaten. Liburu laburra da eta pentsararazi egiten du.

    PDF: http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l002.pdf

    Liburu gehiago: http://www.kclibertaria.comyr.com/libros.html

    2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

    Elektrizitatea, gezurra eta lapurketa

    Zergatik jarraitzen dugu Garoña bezalako zentral nuklearrekin baldin badakigu ez dutela behar den bezala energia sortzen? Elektrizitatearen arazoa oso konplexua da, badakigu energia bereiztagarriak askoz garbiagoak eta merkeagoak direla baina ez da haietan inbertitzen.

    "Ibertrola" bezalako enpresek energia berdea saltzen digute, baina gezur hutsa da.

    2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

    Zer da anarkia?

    Komunikazio-medioek beti aurpegi bera emango digute anarkiari buruz, kaosa. Ohituta gaude anarkia terrorismoa, deskontrola eta drogekin erlazionatzera, horrela azaldu digutelako. Hiztegi batek antzeko iritzia ematen digu:

         anarkia:
            (Grekotik ἀναρχία)
              1. Botere publikoaren eza.
              2. Nahasmena, koherentzia eza, iskanbila.
              3. Anarkismoa (doktrina politikoa).


    1. eta 3. puntuekin ados nago, baina anarkia doktrina politikoa baino gehiago da, mugimendu soziala da. Mugimendu soziala izanez aparte utopia da, anarkia ez da bat-batean lortu ahal den sistema, baizik eta harengana hurbiltzen joan behar garen sistema.

    2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

    Ongi etorriak

    1938ko azaroak 9a, naziek hainbat eraso faxista hasi zituzten homosexual, beltz eta judutarren kontra. 75 urte pasa dira jada Kristal Apurtuen Gauatik, baina faxismoak gure artean jarraitzen du. Horregatik borrokan jarraitu behar dugu, eraso faxistei kontra egiten eta idei antifaxistak sabaltzen.

    Gaur egun aproposa ikusi dut blog hau estreinatzeko, hemen informazio orokorra aurkituko duzue anarkismoa, ekologia, gizartea eta antifaxismoari buruz eskerrik asko irakurtzeagatik.
    Twitterren ere jarrai nazakezue, @EuskalAnarkista

    Bloga gustokoa izatea espero dut,
    ESKERRIK ASKO!!!